Bageraren Helduentzako Bertso Eskolako taldea, ikasturteko lehen saioan. (Argazkia: Beñat Gaztelumendi)
Bagera Elkarteak Bertsozaleen elkartearekin batera antolatutako Helduentzako Bertso Eskola hasi zuten atzo. Maiatzaren 29ra arte astero egingo dute bertsolaritza ikastaroa Bagera Elkartean, asteazkenetan 18:15etatik 19:15etara.
Datozen hilabeteetan Beñat Gaztelumendik gidatutako saioetan, bertsolaritza eta bertsogintzaren atal desberdinak landuko dituzte, saioen egituratik bat-bateko bertsolaritzara, bertsoen kritikatik bertso paperetara, teoria praktikarekin uztartuz eta tarteka gonbidatu berezien laguntzarekin.
Ikastaroaren lehen saioa atzo egin bazuten ere, antolatzaileek jakinarazi dute taldea zabalik dagoela. Izen ematea
bagera@bagera.eus helbidean edo 943005074 telefonoan egin daiteke. Ikasturte osorako matrikula 50€koa izango da.