![pintxo_kartela](http://irutxulo.hitza.eus/site/files/2018/10/Pintxo_kartela.jpg)
Zazpigarren
Egiako Pintxo Solidarioa egingo dute larunbat honetan, Nestor Basterretxea plazan.
Ezina, Elkartasunez eta ekinez egina – Por una Solidaridad global y sin fronteras lelopean hainbat jarduera antolatu dituzte Caritas Gipuzkoak eta TAU fundazioak. Bi erakunde hauek, elkarlanean eta koordinaturik, hiritarrak solidaritatean sentsibilizatu eta lankidetzarako proiektuak bultzatzen ari dira.
Urriaren 17ko Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Eguna gogoratzeaz gain, Afrikako Benin herrialdeko Ourbonako eskola publikoaren alde egingo dituzte gastronomia eta aisialdi jarduerak. Goiz osoan zehar, pintura eta pobreziaren aurkako txapak egiteko tailerrak eta joko kooperatiboak egongo dira. Gainera, bidezko merkataritzako produktuen eta jakien salmenta ere izango da. Goiza, “Plus 55” batukadak girotuko du.
Goizeko egitaraua ondorengoa da:
10:30-11:00. Pintxo Solidarioen dastaketa eta patata tortilla lehiaketa. Tortillak etxetik eraman beharko dira plazara.
11:00-12:00. Zumba Solidarioa izango da Amane eta Eureka dantza eskolako Vanesa Ocampos eta Oliver Nestar irakasleak gidaturik. Zumbarako sarrerak dantza eskoletan edo egunean bertan eskuratu ahal izango dira; helduak, 10 euro, eta haurrak 5 euro.
12:00-13:00. Amigos taldearen ikuskizuna gazteentzako.
Bildutako dirua
El Charquito izeneko elkarteak bultzatutako proiekturako izango da. Proiektu honek 3.000 euroko aurrekontua du eta 2018-19 ikasturtean Beningo Ourbona herriko eskolako jangelaren iraupena ziurtatuko du.