Kristina Gete: "Agindu zidaten Gurutze Iantzik bezala bukatu nahi ez banuen egiteko esaten zidatena"
Nik sinisten dizut: emakume torturatuen egia mahai inguruak. Foro Sozial Iraunkorrak eta Antxeta irratiak antolatutako mahai inguruan, torturatuak izan diren hiru emakumek atxilotu ostean inkomunikatuta egon ziren egunetan jasandakoa azaldu zuten: Miren Azkarate Badiolak, Kristina Gete Etxeberriak eta Leire Gallastegi Ormazabalek.
Mahai inguruan parte hartu zuten ere Laura Pego abokatuak eta Nekane Altzelaik, Foro Sozialaren izenean. Biek nabarmendu zuten tortura kasuak genero ikuspegitik aztertzeko garrantzia, bestela, “biktimen parte bat alde batera uzteko arriskua” dagoelako.
Kristina Gete donostiarrak 27 urte zituen Guardia Zibilak atxilotu zuenean. Tres Cantoseko Guardia Zibilaren komandantziara eraman zuten, eta han bost egunez inkomunikatuta eduki zuten. Emakumeen Etxeko hitzaldian, han jasandako torturen inguruan hitz egin zuen.
IRUTXULOKO HITZAk Azkarate, Gete eta Gallastegiren testigantzak jaso ditu, eta datozen egunetan argitaratuko ditu webgunean. Hona hemen Kristina Geteren testigantza jasotzen duen bideoa:
Ikusmin handia eragin du joan den ostiralean Emakumeen Etxean egin zuten