"Isiltasuna eta tristura"
Bittorrek, Aldamar kaleko bizilagun batek, parte hartu du Rekaldeko historiak-en bigarren atalean. Begiak itxi eta Rekaldeko bizipenak gogoratu ditu bideoan. Rekalde tabernako pertsiana betiko ixten denean isiltasuna nagusituko dela eta tristura sentituko duela adierazi du.
Parte Zaharreko Rekalde taberna itxi egingo dute abenduan. Aldamar kaleko eraikinaren jabeak saldu egin du, eta beraz, bertako bizilagunak kanporatu egin dituzte. Agus Rodriguez da tabernako arduraduna, eta Irutxuloko Hitzan adierazi du Parte Zaharretik joatera behartu dituztela: “Parte Zaharreko taberna guztiak negozio huts gisa nahi dituzte eta Rekalde negozio bat bada ere, ez da hori bakarrik, elkargune bat ere bada. Huskeria bat ematen du baina nik uste dut auzoan nabarituko dela Rekalderen falta”.
Erlazionatutako edukiaRekalde tabernako istorioak kontatzen hasi dira