Udaberriko festa egingo dute Fires lantegi berreskuratuan
Egun osoko egitaraua antolatu dute Añorgako Fires lantegi berreskuratuko kideek larunbaterako. Hain zuzen, Udaberriko jaialdia egingo dute maiatzaren 11n, eta goizean goiz, 10:30ean hasiko dira. Goizean zehar “Sendabelarren goiza” egingo dute: lehenik, paseoa eta landare bilketa, eta ondoren, ukendua, tinturak, olioak eta intsusa xanpaina egingo dituzte. Amaitzean, “hamabitakoa” egingo dute. 13:00etan kalamua sendabelar gisa erabiltzeko moduak landuko dituzte.
14:30ean bazkaria egingo dute, eta 16:00etan Movimiento de Resistencia II: Años 80 en Euskal Herria liburuaren aurkezpena egingo dute. 18:00etan Fireseko antzerki taldeak No pasaran antzerki obra antzeztuko du.
Egunari amaiera emateko, hainbat musika emanaldi egingo dituzte: Rap session, Zizzoo Duzoo, Manu Negro, eta parte hartu nahi duenarentzat mikro irekia.