Bozkatu dute dagoeneko Donostiako Udalerako bost alkategaiek
Datozen lau urteetan zehar hiriko udalbatza osatuko duten 27 zinegotziak bozkatuko dituzte gaur donostiarrek, Europako eta foru hauteskundeen egun berean. IRUTXULOKO HITZAk jardunaldi elektoralaren egun osoko jarraipena egingo du bere webgunean.
Donostiako Udalerako bost alkategaiek dagoeneko eman dute botoa euren hauteskunde-eskolan.
Eneko Goia egungo alkate eta EAJko alkategaiak Aieteko Jesuitinak eskolan eman du botoa, 11:00ak aldean. Gaurko egunaren garrantzia azpimarratu du Goiak, eta parte hartzeko deia luzatu du.
#26M Egun garrantzitsua da gaurkoa. Eta parte-hartzeko deia luzatu nahi dizuet. En estas elecciones hay mucho en juego, por eso participar es muy importante. Yo ya he votado. #Donostia #SanSebastian pic.twitter.com/qqm8nXC8N8
— Eneko Goia (@EnekoGoia) May 26, 2019
Reyes Carrere EH Bilduko alkategaiak ere goizean goiz bozkatu du, Ategorrietan. Hauteskunde kanpainako leloari eutsiz, honakoa adierazi du sare sozialetan: “Ametsak egia bihurtzeko botoak”.
Easo kaleko Francisco Escudero kontserbatorioko hauteskunde-eskolan bozkatu du Ernesto Gasco PSE-EEko alkategaiak, 12:00ak baino pixka bat lehenago.
Ernesto @gasco63, candidato socialista a la alcaldía de San Sebastián votando en su colegio electoral de la calle Easo #26MPSOE pic.twitter.com/3ywyo66pj9
— SocialistasDonostia (@SocialistasDono) May 26, 2019
Añorgan bozkatu du Aitzole Araneta Elkarrekin Podemoseko alkategaiak. “Kanpaina polita egin dugu eta jendearen erantzuna oso positiboa izan dela uste dut; espero dugu emaitzek sentsazio hori berrestea. Nik uste dut Elkarrekin Podemos Euskal Autonomia Erkidegoan eta Donostian ere asentatzen ari dela, eta zentzu horretan, jende guztia parte hartzera deitzen dut, izan ere, abstentzioaren eta parte hartzearen datuek garrantzia handia izango dute hauteskunde hauetan. Era berean, animo pila bat bidali nahi dizkiet gure ahaldun guztiei, egun osoan zehar lan bikaina egingo dute eta”, adierazi du.
Borja Senper PPren alkategaiak Urbieta kaleko ikastetxean eman du botoa, eta Naiz hedabideak jakinarazi duenez honakoa adierazi du: “Gaur erabakiko dugu nork aginduko duen udaletan, eta oso erabaki garrantzitsua da, oinarrizkoa; gure kaleetan eta gure egunerokotasunean erabakiak hartzen dituen pertsonak aukeratuko ditugu”. “Apalki eta lasaitasunez jendea animatu nahi dut kalera ateratzera, bozkatzera eta bere eskubideak gauzatzera”, gaineratu du PPkoak.