Errituak

Izen kristauarekin ezagutzen dugun arren, udako solstizioari ongietorria emateko egiten dugun erritua izango da ziur aski bizien mantentzen dugun ohitura paganoa. Suaren inguruan dantzan; suaren gainetik saltoka; etxeko atarian lizarra, erramua edota elorria jarriz; itsasora biluzik sartzen; iturri, putzu edo erreka jakinetako urarekin garbituz; eta beste hainbat usadiorekin, herri, auzo eta etxe askotan gau berezia dugu.