'Musikatu Bizitza 2020' abestia argitaratu du Donostiako Udaleko Musika eta Dantza Eskolak

Donostiako Udaleko Musika eta Dantza eskolak konfinamenduan zehar egindako proiekturik handiena argitaratu du: Musikatu Bizitza 2020. Emusik 2016 egitasmoaren ereserkia da Musikatu Bizitza, eta eskolako 95 ikaslek hartu dute parte, abeslariak eta musikariak aintzat hartuta. Proiektu horren bitartez, jendea eskolan matrikulatzera animatu dute, igandera arte irekita baitago hurrengo ikasturteko matrikulazio epea; Donostiako Udalaren webgunean eman daiteke izena.