Beste koronabirus kasu bat atzeman dute Donostia Arraun Lagunaken
Donostia Arraun Lagunakek iragarri du beste koronabirus kasu bat atzeman dutela taldean, eta dagoeneko Osakidetzeko protokoloa jarraitzeko neurriak martxan jarri dituztela. Dena den, ondo bidean, ez dute arazorik izango Kontxako Banderako sailkapen estropadan parte hartzeko. Izan ere, irailaren 2an, asteazkenean, izango da sailkapena.
Bigarren aldia da taldean Osakidetzako protokoloa aktibatu behar dutela. Izan ere, uztailaren 19an beste koronabirus kasu bat atzeman zuen taldeak. Horren ondorioz, Euskotren Ligako hiru estropadatan ezin izan zuen parte hartu.