Hiriko hainbat taberna itxita daude COVID-19arengatik
Donostiako zortzi taberna itxita daude koronabirusaren eraginez. Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak horren inguruko xehetasunak eman ditu, eta hirian COVID-19aren agerraldi bereziturik ez dagoela adierazi dute. Itxi dituzten taberna guztiek positibo kasuren bat izan dute langileen artean.
Parte Zaharrekoak, Erdialdekoak eta Amarakoak dira itxi diren establezimenduak: Ttun-Ttun, Bartolo, Ordizia, Agustin, Caravanserai, Sanse eta Avenida XII. Horiekin batera, Egiako okindegi bat ere itxi dute arrazoi berarengatik.