Ibaeta Basketek bertan behera utzi ditu entrenamenduak koronabirus kasu bat atzeman ostean
Ibaeta Basketek atzo iragarri zuen entrenamenduak bertan behera utzi behar izan dituela. Izan ere, talde teknikoan koronabirus kasu bat atzeman dute eta PCR probak errepikatuko dizkiete bai jokalariei baita talde tekniko osoari.
Entrenamenduak abuztuaren 10ean hasi zituen taldeak.