Kontxako hondartzako itxieren ordutegiak, abuztuaren 24tik 30era
Kontxako sarbidea mugatzen ari dira uda honetan, COVID-19aren aurrean pilaketak saihesteko. Sartzeko ordutegiak itsasaldien arabera zehazten ditu Donostiako Udalak.
Honakoak izango dira itxiera ordutegiak aste honetan:
EGUNA | 1. ITSASALDIA | GOMENDIOA | 2. ITSASALDIA | GOMENDIOA |
Abuztuak 24, astelehena | 09:02 | Ez sartu 07:02-11:02 | 21:26 | Ez sartu 19:26-23:26 |
Abuztuak 25, asteartea | 09:55 | Ez sartu 07:55-11:55 | 22:27 | Ez sartu 20:27-00:27 |
Abuztuak 26, asteazkena | 11:02 | Ez sartu 09:02-13:02 | 23:49 | Ez sartu 21:49-01:49 |
Abuztuak 27, osteguna | 12:28 | Ez sartu 10:28-14:28 | ||
Abuztuak 28, ostirala | 01:26 | Ez sartu 23:26-03:26 | 13:56 | Ez sartu 11:56-15-56 |
Abuztuak 28, larunbata | 02:48 | Ez sartu 00:48-04:48 | 15:06 | Ez sartu 13:06-17:06 |
Abuztuak 30, igandea | 03:46 | Ez sartu 01:46-05:46 | 15:58 | Ez sartu 13:58-17-28 |
Udalak herritarren laguntza eskatu du “hondartzetan arduraz jokatzeko”, eta honako gomendioak zabaldu ditu:
- Hondartzak eguzkia hartzeko edo bainatzeko erabil daitezke, betiere pertsonen arteko segurtasun-distantziak errespetatuz, gutxienez bi metrokoak.
- Itsasgora baino bi ordu lehenago eta bi ordu geroago. Donostiako hondartzen edukiera denbora errealean ikusi.
- Kontxako hondartzan ez egoteko eskatzen da Kontxako sarbidea mugatuta egongo da. Eguzki klubaren parean dauden arrapala eta eskaileretatik baino ezin izango da hondartzara sartu eta bertatik irten. Gainerako eskailerak itxita egongo dira.
- Lehenengo arrapala, Cervantes plazaren ondoan dagoena, sarrera eta irteerakoa izango da, hesien bidez behar bezala bereizita eta norabidearen berri ematen duten kartelekin.
- Erlojuen gunean, udaletxetik hurbilen dagoen arrapala jaitsi egingo da, eta Perlatik hurbilen dagoena, berriz, irten.
- Eskailera ireki bakarrak, Eguzkiren ondoan, baranda zentrala dute eta, beraz, bi norabideak izango dituzte.
- Udalak jakinarazi du hondartzek, etengabe itxitako eskaileretan izan ezik, ez dutela itxitura fisikorik izango, eta, beste behin ere, hondartzek ondo funtzionatzeko erantzukizuna eskatu du.
- Udaltzaingoak esku hartu ahal izango du neurri horiek ageri-agerian betetzen ez badira eta guztien segurtasuna bermatzeko.