Urbieta kalearen eta Askatasunaren Hiribidearen arteko bidegurutzean seinaleak jartzea eskatu dute
Uztailaren 15ean San Martik kalea itxi eta Easo kalea ireki zuten, metroko obrak direla eta. Aldaketa honekin, autoek Easo kalea hertu zezaketen, baina Askatasunaren Hiribidea eta Urbieta kalea elkartzen diren bidegurutzean autoek Askatasunaren Hiribidea hartzeko debekua dute. Hala eta guztiz ere, Hego Euskal Herriko Automobil Klubak (RACVN) adierazi duenaren arabera, auto askok zuzen jarraitzen dute Askatasunaren Hiribidean barrena, eta debekua adierazten duen seinaleak jartzea eskatu dute ohikoa izaten ari den arau-hauste hori ekiditeko.
Eskubira bira egiteko derrigortasuna adierazten duten seinaleak “gutxi” ikusten direla adierazi du RACVNk, eta ezjakintasuna edo nahastea dela eta arau-hauste oso ohikoa dela adierazi dute. RACVNk derrigortasunak eta debekuak hobeto ikusteko seinaleak lekuz aldatzea eskatu dio Donostiako Udalari, baita neurri informatiboak hartzea ere, ez zigor-neurriak.