Antiguako Pilota Txapelketako finalak bertan behera utzi dituzte, eguraldia dela eta

Asteburu honetan ziren jokatzekoak 72. Antiguako Pilota Txapelketako finalak, baina egiten ari den eguraldia eta pilotalekuaren egoera txarra dela eta, bertan behera uzteko erabakia hartu dute. Antolatzaileek jakinarazi dute meteorologiak ahalbidetzen duenean jokatuko dituztela finalak.
Hiru dira jokatu beharreko finalak: emakumezkoen kategorian, Olatz Arrizabalaga eta Miren Larrarte aurrez aurre; promesen kategorian, Olaetxea eta Lizeaga bikotea Fernandez eta Apezetxea bikotearen aurka; eta gizonezkoen kategorian, Elola eta Sarasa bikotea Espinal eta Gascue bikotearen kontra.