Donostiako hiru taberna itxi dituzte koronabirusa dela eta
Fermin Calbeton da pintxo taberna gehien dituen Parte Zaharreko kalea, Abuztuaren 31 eta Kale Nagusiarekin batera. (Argazkia: Joseba Parron) Pandemiaren bigarren olatuak ez du etenik, eta Donostiako beste hiru taberna itxi zituzten larunbatean, koronabirusa dela eta. Prebentziozko neurri gisa itxi dituzte tabernak, langileen PCR proben emaitzak izan arte. Hiru establezimenduak Parte Zaharrekoak dira: La Mejillonera, Danena eta Cafe Burunda, hain zuzen.
Azken asteotan hiriko hainbat taberna itxi behar izan dituzte pandemiaren eraginez, eta hedabide honek Donostiako hainbat ostalarirekin hitz egin du, COVID-19aren ondorioz bizitzen ari diren egoeraren berri izateko.


