Realak berdinketa baino ezin izan du lortu Huescaren aurkako lagunartekoan

Realak Huescaren aurkako lagunarteko partida jokatu zuen larunbatean Zubietan, eta 2-2 berdindu zuen lehenengo mailara igo berri den taldearekin.
Txuri-urdinek markagailuan aurreratzeko aukeraren bat izan bazuten ere, Huescak egin zuen lehenengo gola, Juan Carlos Lealen jaurtiketa baten bitartez. Realak berdinketa bilatzeari ekin zion, eta hala egin zuen Mikel Merinok, Willian Joserekin egindako jokaldi baten ostean.
Txuri-urdinek bigarren gola nahi zuten, baina aragoitarrak aurreratu ziren berriz ere, Rafa Mirek hamaika metroetatik egindako gol batekin. Bukaeran, ordea, Jon Bautistak berdinketa lortu du, Ander Barrenetxearen erdiraketa bat buruarekin errematatuta.
Lagunarteko gehiago
Portugalera egin behar zuten bidaia bertan behera utzi ondoren, datorren astean beste hiru lagunarteko jokatuko dituzte txuri-urdinek, liga hasi aurretik. Hain justu, asteazkenean Villarrealen aurka jokatuko dute talde valentziarraren etxean, eta beste bi partida jokatuko dituzte larunbatean; Deportivo Alavesen aurka goizean eta Osasunaren aurka gauean.