Parte Zaharreko gazte bat atxilotu zuten atzo; kalean da orain

Atzo 22:00 aldera Parte Zaharreko gazte bat atxilotu zuten, Alde Zaharreko Gazte Asanbladak jakinarazi zuenez. Handik ordu eta erdira gazte asabladakoek sare sozialetan zabaldu zuten aske utzi zutela.
Atzo atxilotutako gaztea “kalean harrapatu zuten ezustean”, gazte asabladakoen arabera. Adingabea da, eta “desordena publikoa” leporatzen diote.
Azken egunetan Parte Zaharrean atxilotzen duten laugarren gaztea da: larunbatean bat, astelehenean bi, eta bart laugarrena. Laurak aske daude, baina astelehenekoek karguak dituzte, “desordena publikoagatik”. Larunbatean 400 pertsona inguru bildu ziren Parte Zaharrean “poliziaren inpunitatea” salatzeko.
Larunbat iluntzean polizia auzoko hainbat gazteren aurka “oldartu” zen, eta astelehenean egindako manifestazioaren ostean liskarrak izan ziren. Bi gazte atxilotu zituzten.