Hainbat auzotarrek landareak landatu dituzte Loiolako Erriberan
Loiolako Erriberako auzotar batzuek landareak landatu zituzten larunbatean Bartzelona hiribideko berdegune batean. Erribertxo kultur elkarteak antolatutako Lorategiak auzolanean izeneko egitasmoaren barruan egin zuten landaketa, eta guztira 300 landare bizikari eta lastodun jarri zituzten. Horretarako, Etxauriko (Nafarroa) Sustrai Mintegiko langileen eta Donostiako Udaleko parke eta lorategien sailaren laguntza izan zuten. Ondoren, hamaiketako bat egin zuten parte-hartzaileek.
Hemen behean ikus ditzakezue landaketako irudi batzuk: