55 urtetik gorako emakumeen sexualitateari buruzko hitzaldiak eskainiko ditu Ainara Brusau sexologoak
Emakumeen sexualitatea eta plazeraren bidezko ahalduntzea izango ditu hizpide Ainara Brusau sexologoak ekainaren 1ean, 8an eta 15ean. 55 urtetik gorako pertsonentzat antolatu dituzte hitzaldiak, eta Casares-Tomasene kultur etxean izango dira, 18:00etan. Izen-ematea beharrezkoa da, eta nagore_garcia@donostia.eus helbide elektronikora idatzita egin daiteke.