Antiguako sanjoanetako egitaraua 2022

Ekainak 17, ostirala
18:00etan Trikitilariak auzoko kaleetan zehar, Platero tabernatik hasita.
18:30ean XXX. Pala Txapelketa Finala, Txemi Lasarteren memoriala, frontoian. Txemi Lasarte auzotarraren izena darama txapelketak, berak antolatu zuelako urte luzez.
Ekainak 18, larunbata
10:00etan Diana auzoko txistulari eta dultzaineroekin.
11:30ean Antiguotarrak euskal dantza taldearen kalejira Matia kalean zehar.
13:00etan Euskal dantzen emanaldia, frontoian.
13:00etan Antzerkia kalean: Por hacer un favor, antzezlana Trapu Zaharraren eskutik. Gaskonia plazan. Santi Ugalde eta Lierni Fresnedo aktoreak ariko dira antzezle lanetan.
17:30ean Jeiki Hadi taldearen eskutik adin guztietarako plaza dantzak frontoian.
*Sardina jatea eta taberna egun guztian zehar Mikel Laboaren txokoan.
Ekainak 23, osteguna
19:00etan Buruhandiak eta trikitilariak Matia kalean, Loretope konpartsaren eskutik.
20:00etan San Joan koruak eta trikitilariak auzoan zehar, Antiguotarrak Elkartetik hasita.
22:00etan San Joan sua: koruak, suaren konjurua, soka dantza herrikoia eta lore sortaren banaketa, Gaskonia plazan.
22:30ean Erromeria, Elizagoien Ahizpen eskutik, Gaskonia plazan