Elbira Zipitriaren inguruko dokumentala eskainiko dute gaur San Telmo Museoan
Aurten 40 urte bete dira Elbira Zipitria irakaslea zendu zela, eta gaur omenaldia egingo diote San Telmo Museoan, Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak eta Zipitriaren ikasle ohiek antolatuta. 18:30ean Maider Oleagaren Muga deitzen da pausoa filma proiektatuko dute, eta, jarraian, solasaldia izango da Oihana Maritorenak zuzenduta. Gonbidatuak Kontxita Beitia, Mari Karmen Mitxelena, Jone Forcada eta Xabier Muñoz ikasle ohiak izango dira.
Sarrera librea izango da, jarleku guztiak bete arte.