Hemen da Altzako Gau Beltza
“Ohitura zaharrak berreskuratzeko eta arimen gaua ospatzeko”, Altzan Gau Beltza antolatu dute, jarduera ugarirekin. Gaur, hilaren 26an, dute lehenengo jarduera: 18:00etan, gaztelekua Gau Beltzerako apaintzen hasiko dira.
Hala ere, jarduera gehienak asteburura begira antolatu dituzte: ostiralean (hilak 28), kalabaza hustuketa egingo dute Tomasene Kultur Etxean, 17:30ean. Larunbatean (hilak 29), 18:00etan, makillaje ikastaroa egingo dute gaztelekuan, eta “mahai joko beltzetara” jolastuko dira. Igandean (hilak 30), Plaza Abordaia antzezlana eskainiko dute Larratxo Kultur Etxean, 18:00etan.
Azkenik, astelehenean, hilaren 31n, Gau Beltza bere horretan ospatuko dute, San Martzial plazan: 18:00etan, gazteek antolatutako jolasak egingo dituzte; 19:00etan, ekitaldiaren hasiera; 19:25ean, Altzako arimen ibilbidea abiatuko dute; 20:00etan, bukaerako ekitaldia egingo dute. Ondoren, zezensuzkoa, txokolate jana eta Bull DJ-aren emanaldia izango dituzte, han bertan.
Altzako Gau Beltzaren antolaketan honako eragile hauek aritu dira: Altza Herri Ikastetxea, Altza Institutua, Harri Berri-Oleta, Herrera Ikastetxea, Herri Ametsa Ikastola, San Luis Ikastetxea, Altzania Kultur Elkartea eta Bizarrain Euskara Elkartea. Era berean, Nao Etxea jubilatuen eta pentsiodunen elkartearen, La Mas Kukiren, Altza Kantuzen, Altzatarra elkartearen eta Donostia Kulturaren laguntza izan dute.