Lau miru gorri agertu dira Antondegin
Itsas Enara Ornitologia Elkarteko kideek lau miru gorri behatu dituzte Martuteneko Antondegi eremuan. Zehazki, Wavegarden enpresaren surf parkea eraiki nahi duten lursailean ikusi dituzte, lotegi batean; lo egiteko eremu batean, alegia.
Elkarteko kide Xabier Saralegik azaldu duenez, baliteke lau ale horiek negutarrak izatea: “Espezie honen aleek lotegi komunalak eratzen dituzte, dozenaka alerenak. Egunotan miru gorri migratzaile asko pasatzen ari dira. Gehienak aurrera egingo dute, baina gutxi batzuk hemen geratuko dira. Antondegin urtero bizpahiru geratzen dira. Baliteke lotegikoak hemen geratzen diren horietakoak izatea”. Gainera, nabarmentzekoa da miru gorria Euskal Autonomia Erkidegoko eta Espainiako Estatuko Espezie Mehatxatuen katalogoetan sartuta dagoela.
Jarraian, miru gorrietako baten bideoa: