Mujikak eta Olarrak 20 urte egin dituzte espetxean

Euskal presoen auzian aurrerapauso ugari eman dituzte azken urteotan, gero eta preso gutxiago baitaude Euskal Herriko espetxeetatik kanpo. Ordea, oraindik badira salbuespenezko neurriak pairatzen ari direnak, besteak beste, Ainhoa Mujika eta Ion Olarra Egiako presoak. Aurten 20 urte bete dituzte espetxean, eta euren egoera salatzeko dinamika egin zuten Egian. Bestalde, Donostiako preso bakarra gelditzen da Euskal Herriratzeko: Faustino Marcos Alvarez.