Basozabal urbanizatzeko asmoan atzera egin du udalak

Tokiko Gobernu Batzordeak Basozabaleko lursail bat bizitegi erabileratik landa eremura aldatzea erabaki du. Hala, udalak behin betiko onartu du bertako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa.
Eneko Goia alkateak nabarmendu duenez, “hiriko ingurumenaren eta garapen jasangarriaren printzipioak babestu” behar direlako hartu dute erabakia. Izan ere, 2017an Basozabaleko lursail horri bizitegi erabilera emateko aurreikuspena egin zen. Bertan, sustapen libreko 118 etxebizitza eraikitzea zen asmoa, erabilera pribatuko gizarte ekipamendurako 10.000 metro koadro baino gehiagorekin. Orain, ordea, alkateak adierazi du “garbi” ikusi dela “ez dela egokia gune isolatu horretan” horrelako proiektu bat aurrera eramatea. Hori dela eta, eremu hori landa eremu izendatzea erabaki du udalak.