Abian da 71. Zinemaldia
Gaur hasi da 71. Zinemaldia. 20:30ean izango da inaugurazio gala, baina jada proiektatu dituzte lehen filmak. Kimitachi wa Do ikiruka / The Boy and the Heron, Carefree Days eta The Zone of Interest lanak izan dira ikus-entzuleek ikusi ahal izan dituzten lehenak.
Egunean zehar hainbat film ikusteko aukera egongo da, eta zinema aretoak bete egingo dira horretarako. Perfect Days eta The Zone of Interest obrak, esaterako, hiruna aldiz proiektatu dituzte gaur, baina saio horietarako sarrera guztiak agortuta daude dagoeneko.
Zinemaldi Alternatiboa ere martxan
Era berean, Zinemaldi Alternatiboak ere gaur eskainiko du bere lehen proiekzioa, Salvador Segui anarkosindikalistari buruzko lan batekin. 20:00etan izango da hori, Intxaurrondoko Letaman gaztetxean.
IRUTXULOKO HITZAk jarraipen berezia egingo die bi zinemaldiei. Horretarako, atal berezia prestatu dugu, eta bertan zinemaldiei buruzko albisteak, elkarrizketak eta filmen kritikak irakurri ahalko dira.