Uliako Auzo Elkarteak protestara deitu du arratsaldean

Uliako Auzo Elkarteak antolatuta, gaur arratsaldean (hilak 20) Basque Culinary Centerrek Okendo Alden eraiki nahi duen eraikin berriaren aurka mobilizatzeko deia egin dute. Martxa 19:00etan hasiko da Okendo Kultur Etxetik, eta udaletxerainoko bidea egingo du.
Azkenaldian, ia astero ari dira martxak antolatzen, eta gero eta jende gehiago hurbiltzen da proiektuari bere desadostasuna azaltzera. Duela bi aste egindako protestan, esaterako, mila lagun inguru batu ziren.