Uliako bizilagunek udalbatza hartu dute, zuhaitz mozketaren aurkako protestan
Ulia eta Groseko bizilagunak Udalbatzar aretoko oholtzara igo dira, enpatia eta erantzun formal bat eskatzeko.
GOeren lanek aurrera jarraitzen dute, baina Uliako eta Groseko bizilagunek ez dute proiektua geldiarazteko bidean amore emateko asmorik. Asteartean, hiribideko arbolak bota ostean, manifestazio jendetsua egin zuten Ulia auzo elkarteak deituta, eta gaur udalbatzarrera joatera deitu dute, ohi bezala, Donostiako udalak hartu behar dituen erabakiak zuzenean jaso eta proiektuaren aurkako aldarriak zabaltzeko.
Udalbatzarrean, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek urjentziazko interpelazioa aurkeztu dute, aste honetan Nafarroa etorbideko hemezortzi zuhaitzen mozketa aztertzeko. Alderdi Popularraren babesa jaso arren, ezerezean utzi dute proposamena, EAJk eta PSEk euren aliantzari eutsi eta gehiengoa gailendu dutelako beste behin.
Garbiñe Alkizak EH Bilduko bozeramaileak hitza hartu duenean sortu da tentsioa. Alkizak, bizilagunei erantzun ez izana aurpegiratu dio alkateari, eta alkateak hurrengo gaiari heltzeko esanez erantzun dio. Une horretan, Ulia eta Groseko bizilagunak Osoko Bilkurako oholtzara igo dira, paperak esku artean, udala osatzen duten kideen artean banatzeko. Kideek enpatia eskatu diete udal gobernuko kideei eta Felix Soto bozeramaileak erantzun bat emateko eskatu dio alkateari, aurrez aurrez zuela. Goiak, baina, Udal Korporazioak errespetua behar zuela baino, ez dio erantzun, “gero arte” bat gehituta.
.@Uliatarrak Uliako auzo elkarteko kideak Udalbatzara etorri dira, eta alkateak hitza ukatzen diela eta auzoarekin enpatia falta duela salatu dute.
— EH Bildu Donostia (@ehbildudonostia) January 25, 2024
Miembros del AAVV de Ulia denuncian en el Pleno que el alcalde les niega la palabra y no empatiza con el barrio.@SOSmanteo pic.twitter.com/t9247lRSgL
EH Bildu, kezkatuta
EH Bilduk ere azalpenak eskatu ditu mozketaren arrazoiak eta baldintzak argitzeko: “Aurreikusi gabeko mozketa honek kezkatzen gaitu, gardentasun falta salatzen dugu eta auzoan sortutako ondoezarekin bat egiten dugu”, adierazi dute zabaldutako oharrean. Era berean, koalizio abertzalearen aburuz, gai horren “urjentzia” justifikatuta dago, are gehiago “Hiri Antolamendu Plan Bereziaren Ingurumen Dokumentu Estrategikoaren aurka egiten duela baieztatu ostean”.