Eskuter topaketak antolatu ditu Otso Bakartiak klubak lehenengoz

Otso Bakartiak klubak lehendabiziko eskuter topaketak antolatu ditu Antiguan, maiatzaren 24an eta 25ean. Maiatzaren 24an, Benta Berri plazan elkartuko dira 19:00etan, eta ondoren, Alde Zaharrera joango dira motoz. 22:00etatik 02:00etara, pintxada izango dute Ikatz kaleko Urraki tabernan.
Hurrengo egunean, maiatzaren 25ean, Benta Berri plazan elkartuko dira berriz, 11:00tan. Zarautzera joango dira elkarrekin motoz, eta itzuli ostean, poteoa eta bazkaria egingo dituzte. 21:30ean, Claimed Choice, Aresi eta zehaztu ez duten beste talde baten kontzertuak izango dira Trintxerpeko Mogambo tabernan. Ondoren, pintxada ere antolatu dute.
Parte hartu nahi duenak 661-21 54 87 zenbakira 50 euroko bizum bat egin beharko du. Ibilbidean parte hartzeaz gain, bazkaria, kamiseta (bizumean kolorea eta tamaina jarri) eta partxea izango ditu opari.