Amara Berriko sanjoanak ospatu dituzte asteburuan
Amara Berriko sanjoanak ospatu dituzte asteburuan, eta egitarau oparoaz gozatu ahal izan dute auzotarrek. Ikasbide Kultur Elkarteak antolatuta, txokolate janarekin, haur jolasekin eta txupinazoarekin eman zieten hasiera jaiei ostiralean, eta igandera bitarte, bakarrizketak, herri afariak, herri bazkariak, kontzertuak, mus txapelketa, txotxongiloen emanaldia eta bertso emanaldia izan zituzten, beste hainbat gauzen artean.
Asteburua pasatu ostean, jaiak ez dira guztiz amaitu ordea. Bihar, asteazkena, kantujira egingo dute 19:00etan, eta igandean, San Joan bezperan, 22:00etan San Joan sua piztuko dute Gaskako aparkalekuan. Ondoren, 22:45ean, zezensuzkoa izango dute auzoan.