Zurriolako hondartzan karabela portuges batzuk agertu dira
Donostiako Udalak jakinarazi duenez, hainbat karabela portuges agertu dira Zurriolako hondartzan. Zehazki, Sagues inguruan topatu dituzte. Horiek horrela, marmoken bandera zuria jarri dute.
Hilaren 12an agertu ziren lehendabiziko karabela portugesak, eta ordutik ugaritzen ari dira.