Gizon bat hil da Anoetan, Realaren eta Real Madrilen arteko partidaren atarian
Larunbatean, Realaren eta Real Madrilen arteko partidaren atarian, erorikoa izan zuen gizon baten heriotzaren nondik norakoak ikertzen ari da Ertzaintza. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, larrialdi zerbitzuek 20:50 aldera jaso zuten abisua, Anoetako 5. atearen inguruan pertsona bat erori zela ohartaraziz.
Gizonak kolpe bat zuen buruan erorikoaren ondorioz, eta osasun langileek futbol zelaiaren kanpoaldean artatu zuten Donostia Ospitalera eraman aurretik. Ezin izan zuten haren bizia salbatu, eta ospitalean hil zen gizona.
Realak, bere aldetik, “biziki deitoratu” zuen realzalea hil izana, X sare sozialeko mezu batean.
⚫️ Realak biziki deitoratzen du atzo Reale Arenara sartzera zihoala hil zen Klubeko bazkide bat galdu izana. Goian bego. https://t.co/rbx2rpzxoc
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) September 15, 2024