Ia 100 bizikleta lortu ditu Kalapiek Valentziako kaltetuentzat
Duela bi aste, Kalapiek elkarteak bizikletak biltzeko deialdi zabala egin zuen, Valentzian hondamendiak kaltetutako pertsonen mugikortasuna errazteko . Helburua aski beteta, “pozik” agertu dira elkartekoak, 95 bizikleta lortu dituztelako.
Valentziako Soterrenya elkartera bidali dituzte bizikletok. Bizikletez gain, adinik gabeko bizikleta proiektuaren triziklo bat ere helarazi diote Barakaldoko Biraka elkarteak Guadassuar eguneko elkarteari, herriko adinekoek eta mugikortasun murriztua dutenek paseoak egin ditzaten.
Elkarte ugariren laguntza eskertu dute Kalapiekoek, hala nola Balazta, Gurpilartea, Recycl’arte eta Zatika bizikleta dendari.
Bizikletaren aldeko mezua zabaldu dute: “Une honetan, agian inoiz baino gehiago, bizikleta garraiobide azkarra, merkea, kutsatzen ez duena eta ustekabeko edozein egoeratara egokitzen dena dela nabarmendu behar dugu”.