750.000 euro utzi ditu Erregetako loteriak Donostian
Erregetako loteriaren lehenengo sariak Euskal Herrian saririk utzi ez badu ere, bigarren sariak 750.000 euro utzi ditu Donostian. 06766 zenbakiak eskuratu du bigarren saria, eta Groseko Bermingham kaleko administrazioak zenbaki horren 750.000 euro banatu ditu hamar bezeroren artean.
Mikel Garmendia da establezimenduko arduraduna, eta atzo bizilagunekin ospatu zuen berria, duela bost urte administrazioa ireki zuenetik lehenengoz banatu baitu Erregetako loteriako sari bat.
Gainera, hirugarren saria 66777 zenbakiak eraman zuen, eta Egiako Mandasko Dukea kaleko administrazioan bi dezimo saldu zituzten zenbaki horrekin.