Istripu batek auto ilarak eragin ditu Donostiako saihesbidean

Auto bat irauli da goizean Donostiako saihesbidean, GI-20 errepidean, Bilborako noranzkoan. Irauli den autoa ezkerreko erreian geratu da, eta istripuaren ondorioz, errei bat itxi egin behar izan dute.
Auto ilarak sortu dira, eta 08:00ak aldera iraulitako autoa errepidetik kendu badute ere, oraindik auto ilarak daude bertan. Autoko gidaria zauritu egin da, eta osasun etxe batera eraman dute.
Atzo ere istripu bat izan zen errepide berean, bi autok talka egin zutelako. Istripu horretan ere, pertsona bat zauritu zen, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi zuenez.