'Antigua beti jaietan!'
Txoroskopoa, Ixi Goianetxe
Aquarius: Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra. Txantxarrekan Leihotikanen kontzerturako sarrerak Interneten erosi nahi dituzula? kar, kar, kar… Joan eta bertan erosten dira horiek! Leihotikan sartu baino gehiago, atetikan sartzea komeni da. #Musikazale Piscis: Otsailaren 19tik martxoaren 20ra. Gaztazalea zarela-eta gazta dastaketa egitea pentsatuta daukazu aspalditik, ba al da zure oin usaintsuari irabaziko dionik? probatzean dago koxka. #EutsiUsainari Aries: Martxoaren 21etik apirilaren 19ra. Ari gara bai euskara bultzatu nahian. Ari dira batzuk jadanik belarriprest eta ahobero izendatzen euren burua. Zein izango da zuk jokatuko duzun rola? Euskaraldira arte itxarotea beharrezkoa al da? #AhoaBeteHitzEtaPitz Taurus: Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra. “Eta hau eta bestea”, zu beti iritzia emateko prest. Inoiz pentsatu al duzu inork entzuten dizun? Ez zara ba izango zu ahobero samarra? Kontu izan, beroak sukarra igotzen du-eta! #TermometroaBetiPrest Gemini: Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra. Metroa erakitzen ari direla eta, ez dakizu oso ongi zer egin. Nola da posible horrelako diru eta ingurumen xahutze basatia? Inork ez al du kargurik hartu behar? Nor demontre da metroa eskatu duen herrikidea? #NiEzEztaNiEre #DiruzalerenBatOmen #AdarraJoDiguteOraingoanEre Cancer: Ekainaren 22etik uztailaren 22ra. Zu bai fidela, ajeak atea jotzen dizun bakoitzean eskaintzen diozu tartetxoa. Hala ere, joan den asteburuan ez al zenuen denbora gehiegitxo pasa? Oraindik danbor hotsak entzuten dituzu non nahi. #LoLoroloLorolololo #Punpurupurunpurupurunpurunpunpunpunpun Leo: Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra. Mintzalagun izateko epea zabalik dago eta pozik zaude! zure moduko lagun intelektual asko ezagutu ditzakezu eta apunta zaitez! zure jakinduria literarioa transmititzeko toki oso egokia da, gainera, Tinder-en bezala egin dezakezu, gustuko duzun horrekin hitz egin alegia! gozatu! #bizitzatonbolabatda #mintzalarrutan Virgo: Abuztuaren 23tik irailaren 22ra. Lanarekin agobiatuta zaudela badakigu, beraz, lasai hartu! astebururako zenituen lanak utzi hurrengo asterako eta gozatu asteburua behar den bezala: afaritxo bat kuadrillakoekin, aspaldi ikusi ez duzun lagun horrekin kafe goxo bat… eguraldi honekin askotxo ere ezin da egin beraz… #kafegoxo #lagalanalala Libra: Irailaren 23tik urriaren 22ra. Dono$tian beste hotel bat gehiago eraki behar dutela jakin duzu, eta haserretu zara bezeroak kenduko dizkizulakoan… Udaletxean kexa bat jartzea eta protesta egitea duzu onena… baina asteazkenetan Satorralaiakoekin joateko aukera besterik ez duzu… #kontraesanak #kontra #txintxindiruarenhotsa Escorpius: Urriaren 23tik azaroaren 21era. Ilargi betea izan ez arren, erabakiak hartzeko aste egokia duzu! Ausartek beti jasotzen dute bere saria, beraz, aurrera! Lanekoei kontra egitea gustatzen ez bazaizu ere, duintasun pixka bat eduki ezazu eta nagusiari aurre egin, ongi merezia du eta! #kapitalismoaristop #konfortaristop Sagitarius: Azaroaren 22tik abenduaren 21era. Aurreko asteburuko ajeari buelta ezinik zabiltza oraindik… baina, lasai! Antiguako festak oraindik indarrez tope dabiltza eta! Dokazuloa zure habitat naturala zen, da eta izango da! Antiguan azkeneko hilabetean etxean baino denbora gehiago pasa duzu beraz, etxean bezela! #azkengudadantza #dokatoka Capricornius: Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra. Zure bertsofrikismoak bultzatuta, sansebastianetako parrandak bertsotan pasa zenituen, eta hori duzu helburu oraingoan ere, baina, igandean hobe duzu Mikel Laboa sariketa ikustera joan eta errealitatearekin topo egin. Bai, saiatzea ondo dago, baina errimatzea ere bai #oinakairean #txapi #ixilikhobe Zapaburius: Otsailaren 29tik 31ra. Oh gure zapaburius maitea, egiten duzuna egiten duzula beti asmatzen duzu, Leihotikan-en kontzertura joan, zinera edo Antiguako poteora. Zure esanetara gaude beti #lof #zapaburiusmoa #txiplitxaplagoiantabehian