(Argazkia: Iñaki Belintxon)
Papereko hedabideek etorkizun zaila dute, internetek eta sare sozialek indarra hartu zutenetik. Sareak, baina, ez du ardura guztia. Irudian ageri diren gizon erretiratuek, esaterako, albisteak paperean irakurtzeko formula aurkitu dute, egunkaria erosi gabe. Askok goizetan hala egiten dute, Bretxan.