Balu Naiz graffitigilearen arrastoa Zinemaldian
Balu Naiz han eta hemen aritu da kaleko artea egiten. New Yorken, adibidez, Mikel Laboa eta Fermin Muguruzari eskainitako irudi bana egin zituen. Donostian, Pasealeku Berrian egin zuen bat, Oteizari eskainitakoa. Oraingoan Zinemaldiarekin lotura handia izan duten bi aktoreri eskainitako bi irudi egin ditu Kursaal inguruan. Bette Davis eta Alex Angulo aktoreak omendu ditu erretratu banarekin.
Ez da Donostian bere obraren bat uzten duen lehen aldia.