Nazioartekoa denean 'azoca' bihurtzen da
Ironiaz idatzitako txioa egin du aste honetan Kattakin Miner txiolariak. Ez da gutxiagorako! Frantziako pasealekuan, Egiako pasabidearen sarreran, Donostiako Nazioarteko Artisautza Azoka iragartzen duen kartel bat ikusi zuen. Bueno, azoka ez, ‘azoca’. Nazioartekoa denean ‘azoca’ bihurtzen omen da. Eta ‘larruzcoak’ bilakatzen dira bitxiak. Jada zuzendu dute kartela, baina oraindik akats batzuk ditu euskaraz.