Abuztuaren 31ko ekitaldiak

Askotariko ekitaldiak antolatu dituzte. Alde batetik, udalak antolatutakoak edo bultzatutakoak daude: 11:30ean, setioan hil zirenen omenezko meza Santa Marian; 12:45ean, lore eskaintza Portaletasen; 16:00etan, gerraren antzezpenaren hasiera, Zurriola eta Urgull inguruan; 18:00etan, oroitzapen desfilearen hasiera, Zuloaga plazatik; 19:00etan hildakoen omenezko isilunea Bulebarreko kioskoan eta antzezpenaren jarraipena, Parte Zaharretik eta 21:30ean, prozesio zibikoa, San Bizentetik. Bestetik, Donostia Sutan 1813 Kultur Elkarteak bere antzerki ibiltaria egingo du, 20:15ean, San Bizentetik.