Donostikluba jaialdiaren 10. urtemuga
Donostikluba jaialdiaren 10. urtemuga dela eta, hainbat jarduera egingo dituzte Gazteszenan. Juan Gonzalez Andres argazkilariak Donostikluba jaialdian egindako argazki erakusketa irekiko du, Jose Maria Lasa eta Jabi Haspiren bideo bat emango dute, eta Gazteszenako espazio desberdinetan hainbat kontzertu egingo dituzte. Sexy Zebras (terraza, 19:30), Layabouts (terraza, 21:15), Pumuky (B aretoa, 18:45) eta Cuello (B aretoa, 20:30).
Merkatu bat ere jarriko dute, arte diseinatzaileen lanak eta bigarren eskuko lanak saltzeko.