Hikalagunak
Hikalagunak egitasmoa jarri nahi du martxan Bagera elkarteak. Astean behin bikote edo hirukoteak antolatu nahi ditu hika erabiltzen trebatzeko. Dagoeneko erabiltzen baduzu, oinarritxo bat baduzu edo ikasi nahi baduzu, urriaren 15era arte izena eman behar da Bageran. Taldetxoak osatzeko bilera bat egingo dute Bageran elkartearen egoitzan, urriaren 24an, 19:00etan.