Karkarkar
Egitasmo berri bat abiatu du Hiru Damatxo Donostiako ekoiztetxeak: euskarazko umorea sustatuko duen Karkarkar egitasmoa, hain zuzen. Bost umoregile jarriko dituzte euren testuak probatzen, eta aurkezle bat, saioa gidatzen. Ostegunean egingo dute lehenengo saioa (ekainak 1), Dokan, 20:00etan. Julen Portillo tiktoker eta umoregile zarauztarrak gidatuko du, eta umoregile hauek hartuko dute parte: Mikel Irazusta, Maria Blanco, Maialen Sorzabalbere, Eñaut Zuazo eta Beñat Iturbe. Sarrerak 5 euroan daude salgai, Dokaren webgunean.