'La propuesta'
La propuesta mikroantzezlana estreinatuko dute La Farandula aretoan. Vega Iguaran da egilea, eta Iguaran bera eta Amagoia Lauzirika dira aktoreak. Zuzendari lanetan, aldiz, Dorleta Urretabizkaia aritu da. Ostiralean (hilak 26), larunbatean eta igandean ikusi ahalko da obra, egun bakoitzean lau aldiz, ordu erdian behin; ostiralean eta larunbatean 20:00etan hasita eta igandean 19:00etan hasita.