(Argazkia: Batix Ezeiza)
Urte baten amaiera, urte berri baten hasiera. Planetak Eguzkiari buelta oso bat gehiago eman diola ospatzea, behin norbaitek espazioan Lurrak hartzen duen puntu konkretu hori erreferentzia moduan hartuta. Zer hobe, urteko lehen argazkian, espazioan hartzen dugun lekuaz jabetzen saiatzea baino?