Carmen Altuna: 'Aske'
Haurrek beti galdetzen didate ea zergatik daramatzadan hainbeste txapa nire txalekoan. Nik uste dut jai alternatiba hauetan murgilduta zabiltzanean zure antzekotasunak dauzkan beste kausa batzuekin bat egitea errazagoa dela. Gizarteak bestelako erantzukizun eta boterea izango dituela pentsatzea gustatzen zait batzuetan, iritzi popularra ere kontuan hartuko dela noizbait, eta, bitartean, hor daramatzat errefuxiatuen horia, karmenetako karramarroa, Gipuzkoa Zutiken parapetoa eta bizitza handiena dela gogorazten digun zuhaitz zoragarria… Denok Donostia desberdin batean bizi gaitezkeen utopiaren ideia daukagu. Konstian futbolean jolasteko, auzoko kaleetan inor gurutzatu gabe lasai ibiltzeko, metro gabe eta erakusleiho soil bat ez den hiri batean bizitzeko aske izan nahi dut.
Hiri honetako moralitate bikoitza oraindik ez dut ondo ulertu, eta nabarmenagoa egiten zait kontraste hau jaietan gaudenean. 2018an bat-batean denok gara moreak; feminismoa uneko modarik sutsuena da. Baina hori goiko geruza besterik ez da, bestela nola azaldu daiteke txapa moreen inbasioa, edo erasoen aurkako esaldia gure bandera sakratuan jarri ondoren, kaleetan dauden kartel sexisten agerpena? Beste kartel batzuk kentzeko presa gehiago izaten dute. Emakumea maitatua, zaindua, errespetatua den eta besteen maila berean dagoen hiri batean bizitzeko aske izan nahi dut.
Inoren iritzirik jaso gabe dantzatu, abestu eta ibili nahi dut jaietan. Etxera bidean ez dut beldurrik izan nahi, ez koldarra sentitu, ezta ausart ere; ni neu izan nahi dut besterik ez; lasai arnasa hartu, emakumeok* libre garela sinetsi, eta kalea geurea dela eta izango dela aldarrikatu beharrean, errealitate izango den hiri batean bizitzeko aske izan nahi dut.