Erresilientzia, gizakien baliabidea
Erresilientzia, kontzeptua bera, fisikatik datorren hitza da, eta adierazten du materialak, presio handien pean tratatu ondoren, lehen zuen forma berriro eskuratzeko duen ahalmena. J. Dominguezentzat (2005), aurkako egoera bat egoki gainditzeko prozesua da, hala nola, estresa sortzen duten iturri esanguratsuen aurrean.
Ikerketek berresten dute edozein motatako gertaera traumatikoren ondoren, pertsona batzuk nahikoa orekatuak mantentzen direla, eta ez hori bakarrik, ohi ez bezalako ezaugarri eta jarrerak garatuz, indarberritu eta zoritxarrean adoretu egiten direla. Hauxe da, ba, erresilientziaren aukera erakargarria: gizakia bere sufrimenduari aurre egiteko gai dela egiaztatzea, baita zalantzazko etorkizuna saihesteko ere. Mekanismo erresilienteak aldeko faktore bihurtzen dira zoritxarrean.
Aldeko faktore batzuek badute zer ikusirik autoestimazioarekin, bere buruarekiko nortasun baikor eta bitalistarekin, optimismo eta konfrontazio estrategiekin.
COVID-19aren pandemiari gagozkiolarik, asko dira adibide erresilienteak osasun pertsonalaren baitan: hain muturreko egoera baten aurrean, kolektibo gisa sendotasuna, kohesioa eta bereziki gizatasuna erakutsi dutelako, hain garrantzizkoak diren laguntza eta maitasuna eskainiz, heriotzaren orduan batez ere. Halaber, dependentziaren eremuko profesionalak ere erresilientziaren adibide dira, kasu batzuetan soluzioak ekarriz, edo egoiliarrekin bizikidetza eginez, horien bizitza babesteko.
Eta bereziki bakarrik bizi diren pertsonak, ezgaitasunak dituztenak, erresidentzia zentroetakoak batez ere, ospitaletik bakardadean igaro direnak; horiek dira benetan beren baliabide erresilientez bizirauten dutenak.