Genozidioaren Biktimen Elkarteak Eneko Goia alkateari
Eneko Goia jaunari – Donostiako Alkatea.
Genozidioaren Biktimen Elkartea zu presidente zaituen Udaleko Oroimen Historikoaren Kontseilu Sektorialaren parte da, eta, behar den errespetuarekin, idazki hau bidali dizu, ziur gaudelako eskainiko diozun arreta gure ustez gaiak duen garrantziaren adinakoa izango dela.
Portaera sozial ihardukitzaileei aurre egiteko sentibera eta eskuzabal agertzen zaren koiuntura batean, Genozidioaren Biktimen Elkarteak gogorarazi behar du Memoria Historikoaren Legea ez dela betetzen ari eta bereizkeriaz ezartzen dela. Hori guztia ematen da, nahiz eta, gaiari buruzko eskakizunak egin diren hiri honek banakako plakekin ohoratzeko, egia, justizia, erreparazioa eta berriz ere ez gertatzeko berme arloan apartheida pairatu duten eta pairatzen ari diren milaka donostiarrak.
Gogoratu behar dugu:
Ulia mendian fusilatutakoen plaka-oroigarria urteak daramatzala hondatuta, inpunitatea izaten jarraitzen duten horiek suntsituta.
Etxetik eraman eta ia guztiak desagertu gisa izendatutako 400 fusilatu baino gehiagok ez dute plakarik bakoitzari dagokion lekuan; besteak beste, Hipolito Berasategi, Jorge Lassalle, Ibañez, Zeligueta, Aristegi, Trincado, Moya eta Zabala.
Biztanleria zibilaren aurka Donostian egindako bonbardaketek eragindako biktimen zerrendarik ez dago eta ez dute plakarik, hiriak gogoan izan ditzan. Horiek guztiak emakumeak izan ziren: Hauxine, Lucila, Guadalupe, Encarnacion, Petra, Eugenia, Placida eta Maria.
Fusilatuak izan ziren beste guneetako batean, Bidebietako Allende parkean, ez dago banakako plakarik, ezta haiek gogoratzeko izen zerrendarik (Mola Urtasun, fusilatu ondoren kommutatu zioten zigorra, eta abar). Hori bera errepikatu da Burdinazko Zubian aurkitutako hobietan, non ez dagoen izen zerrendarik ezta banakako plakarik ere (horien artean dago Millan Zabala udal funtzionarioa).
Denboran hurbilagoak diren gertakarietan ere, Udalak ahanztura selektiboaren politika bera ezartzen jarraitzen du eta ez ikusiarena egiten du gure hiriko kaleetan izandako heriotzen aurrean. Hori da Maria Jose Bravoren kasua (“incontrolados” deritzan horiek bortxatua eta eraila), baita Aristizabalena ere Miramar-Andia kalean; Garcia Ripaldarena Larroka-Karkizano kalean, Iñaki Kijerarena Kanpandegi kalean, Rosa Zarrarena Madril hiribidean, Joseba Barandiaranena San Bartolome kalean, Salegirena Añorgan. Guzti-guztiak poliziek tiroz hilak.
Gure hiria torturaren Europako hiriburu gisa ezagutu da, milaka pertsonei egindakoarengatik, eta horietako batzuk (Quesada, Lasa, Zabala, Zabalza, Muruetagoiena) leku ilunetan (Gobernu Zibila, Zumalakarregi, Intxaurrondo, Aiete-La Cumbre) torturapean hil direlako; Memoriaren leku horietan ez dago inoiz gertatu behar ez zen hori gogoraraziko digun erreferentzia txikienik ere.
Sei mila donostiar boluntario eskuzabalek egin ziotela aurre altxatutako armada frankistari. Haiek gorputz eta arima aritzeari esker lortu zuten berreskuratzea hiriaren kontrola eta Loiola auzoko kuartelak hartzea. Bostehun inguruk beren bizitzarekin ordaindu zuten, beste batzuek kartzelarekin, nazien edo espainolen kontzentrazio esparruetan emandako denborarekin, esklabo lanekin, eta erbestearekin. Horiek guztiek udalaren ahanztura alderdikoia baino zerbait gehiago merezi dute.
Genozidioaren Biktimen Elkarteak zu presidente zaituen Udaleko Oroimen Historikoaren Kontseilu Sektorialean esan izan du ahanztura alderdikoiak ez duela bermatzen eta arintzen egia, justizia, erreparazioa, ezta berriz ere ez gertatzea. Atril batzuek arindu dezakete, baina Donostiako jendartearen zati esanguratsu batek hamarkadetan jasan duen bereizkeriak eta ahanzturak ez diote bizikidetzari laguntzen; aitzitik, gaiztotu egiten dute.
Eneko Goia jauna, Alkate jauna, azaldutakoa ontzat hartzea zure sentikortasunaren baitan dago; konponbidea, zure borondatearen esku.
Pilar Pingarron Zumeta, Pepi Berasategi Etxeberria, Maria Teresa Lassalle Etxano, Pilar Liberal Lekunberri, Mercedes Moya Soto, Elena Oiarzabal Trincado, Aingeru Ezkerra Andueza, Mikel Pascual Maiza, Jorge Lassalle Etxano, Marisa Urra Laskibar, Carlos Lasheras Lasarte, Jose Ignacio Indaberea Puy, Felix Soto Azkarate, Xabier Apaolaza Bernedo, Xabier Elizalde Lacalle, Juanmari Sansinenea Makazaga, Rosa Mola Puelles eta Pilar Nuñez Montoia Genozidioaren Biktimen Elkartearen izenean.