'…Hik bultza gogor hortikan eta…'
Kataluniari elkartasuna adierazi nahi diogun egun hauetan mota askotako ekintzak aurrera eramaten ari gara, izan ere, Kataluniako herritarrak ikusten ditugu ahaleginak egiten ari direla herri gisa erabakiak hartu nahi dituztela libre izan nahi dutelako.
Testu bat: “…Egun hauetan egikaritzen ikusi dugun gogoz beteriko herri baten iraultzak arrakasta izan dezake edo porrot egin. Beharbada, hainbeste krudelkeria eta miseria pila dezake, ezen pertsona zentzudun batek bigarren aldian arrakasta izatea espero dezakeen. Horrela inoiz ez litzateke konponduko. Dena dela, hainbeste kostatutako esperimentua egitea-iraultza hau, alegia- ikusle guztion gogoan (joko honetan konprometiturik ez daudenengan) sukarra izaterainoko partehartzeko grina eragiten du eta adierazpen horrek berarekin dituen arriskuak kontuan izanda ez da gizateriaren moralaren prestutasunari obeditzen dion kausa besterik.
Moralki eragiten duen kausa hau bikoitza da: lehendabizi eskubidearena: herri bati ezin dio inork ukatu berari egoki deritzon konstituzio bat gauzatzea.Bigarrengoz, helburuarena (aldiberean betebeharrarena): herri bateko konstituzioa eskubidearekin bat etorriko da eta moralki ona izango, baldin eta bere izaerak saihesten badu, bere printzipioekin, guda erasokorra. Hau, ideiaren arabera, errepublikar konstituzioak soilik egin dezake, hau da, gerratik (txar guztien eta ohituren ustelkeriaren iturria) aldentzea bideratzen duena bada. Horrela, nahiz eta hauskorra izan ikuspuntu ezkor batetik, gizateriak ziurtatuta izango du hoberako bidea, izan ere,ez da oztopatua izango bere bilakaeran…” Historiaren filosofia. Itzulpena:E. Estiu. Nou argitaletxea. Buenos Aires 1964. Inmanuel Kant. Iraultza frantsesaren bilakaera 1798.
Testu honek egun hauetan idatzitakoa dirudi, baina, ikusten duzuen bezala ez da horrela. Orain dela berrehun urte baino gehiago Kantek idatzitako testu hau oso egokia da orain Katalunian gertatzen ari dena ulertzeko eta aldi berean animatzeko herrien emantzipazioan errepublika aldarrikatzeko. Ez dago legerik herrien nahi horri kontra egin diezaiokeenik baldin eta bertako herritarrek horrela izatea nahiko balute, halaber, Kataluniara bezala Euskal Herrira eta osterantzeko herri zapalduetara ere oso egokitzen den ideia da.
Europa modernoan pentsalari nabarmena izan zen alemaniar filosofoak Frantziako iraultzari egiten dio erreferentzia testu honetan. 1798an,Frantzian, ordurako, iraultzarekin hamar urte gogor zeramatenean idatzita dago.
Jexux Arrizabalaga Aramendi, Filosofian lizentziaduna