Ni emakumea banintz
Ni emakumea banintz, gauean etxera itzultzean beldurra pasako nuke, norbait atzetik etorriko zaidalakoan. Baina ez nintzateke ezer egin gabe geldituko. Hori saihesteko zerbait egin beharko nuke, beste emakume guztiekin batera. Hasteko, nire inguruko pertsona guztiei jakinaraziko nieke emakumeek gizonak egiten dituzten hainbat gauzengatik, beldurra pasatzen dutela eta hori nolabait gelditu behar dela, ni horietako bat izango banintz ez litzaidakeelako gustatuko beldurra pasatzea. Eta horretaz gain, nire ingurukoei etxera laguntzea eskatuko nieke. Horrela, ez nuke beldurrik pasako eta lasaiago iritsiko nintzateke etxera.
Baina zoritxarrez, hori ez da gaur egun gertatzen den gauza bakarra. Nire inguruan bortxaketa ugari gertatu dira, eta emakumea banintz, ez litzaidake gustatuko nirea, kasu horietako bat izatea. Ulertezina da pertsona batzuek horrelako gauzak egitea. Nire ustez, pertsona bat bortxatuz gero, lortzen den gauza bakarra da bere bizitza hondatzea, eta betirako beldurrez gelditzea, bizipen ahaztezin horren ondorioz. Kasu hauek saihesteko, egin daitekeen gauzetako bat gainerako emakume eta gizonekin batera manifestazioak bultzatzea da. Ni emakumea banintz, antolatzen diren manifestazioetan parte hartuko nuke, ea bortxatzaileak noizbait jabetzen diren bortxatzea delitua dela, eta norbera bere gorputzaren jabe dela, eta inork ez diola bizitzarik hondatu behar beste bati.
Ni emakumea banintz, nire gorputzaren jabe izango nintzateke, eta nahi nukeen arropa jantziko nuke. Kamiseta motza eraman nahiko banu, eramango nuke edo galtza motzetan joan nahiko banu, joango nintzateke. Nik aukeratuko nuke zer eraman jantzita eta beste batzuek zer edo zer esango balidate, ez nieke kasurik egingo, nire gorputza litzatekeelako eta horrekin nik nahi dudana egin dezakedalako.
Ni, gizona jaio naiz, baina, nik ez diot emakume bati horrelakorik egingo. Ni, hau guztia gelditzen saiatuko naiz, emakumeek ez dutelako horrelako zerbait jasan behar. Beraz, martxoaren 8an, emakumeen alde borrokatuko dut.
Leire Rodriguez, Lauaizeta Ikastola BHI (‘Ikasleen Hitza’ atalaren barruan argitaratutako testua)